TDAH

Arreta galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura edo TDAH (erderaz:Tanstorno por déficit de atención con hiperactividad) haurtzaroan izaten den nahaste neurokonduktual ohikoena da. Espainiar estatuan gaur egun haurren %5 eta %7 bitartean kokatzen da.

 

TDAH duten haurrek gaitasun betearazleen disfuntzioa izaten dute, bere patogenia eta etiologia disfuntzio neurokognitbo bati dagokio. Funtzio betearazleak garunaren aurreko lobuluan kokatzen dira, eta hauek dira beharrezko prozesu psikologikoen arduradun; hau da, helburu, estrategia, erregulazio eta portaeraren kontrola gauzatzen dutenak (Luria, 1973). TDHA gaixotasunak erasandako garunaren aurreko lobulu eta aurre-azalak, sormena, hausnartzea, portaera soziala, erabakitzeko gaitasuna eta etika bezalako funtzio kognitibo gorenetan esku hartzen du.

Sintomak umetatik agertzen dira eta gaixotasunaren ezaugarri nagusiak, batez ere, honakoak dira: ariketa fisikoa areagotzea, inpultsibitatea eta arreta mantentzeko zailtasuna izatea. Gainera, izaera kronikoa izan dezake. Guzti honek, beste alterazio mota batzuk pairatzea bideratu dezake; antsietatea, ikasketarako zailtasuna (Dislexia, Diskalkulia eta Disgrafia), garapen nahasmenduak, tik ezberdinak, depresioa eta portaera nahasteak.

 

Jasan daitezkeen sintoma eremu zabalak behar bezalako diagnostikoa bat izatea ezinbesteko izatea dakar, aldi berean, kasuan kasuko tratamenduak, non, dimentsio afektibo, emozional, akademiko, sozial, kognitibo eta portaerak barneratuko dituen.

 

Ahozabal zentruan, TDAH pairatzen duten haurrentzako osoko tratamendua eskaintzen dugu, nahaste honetan biltzen diren dimentsio guztietara zabalduz eta arreta berezia jarriz familian, ingurune sozialean eta ikaskuntzan; haurraren garapenaren oinarri diren hauetan hain zuzen ere.

LANEKO METODOLOGIA | +INFO

Ahozabal Zentruan, TDAH tratamendua honako pausoetan garatzen da:

 

Ebaluazioa: Ebaluaketarako zenbait profesionalez gainera, familia, eskola eta haurraren medikuaren bidez lortutako informazioa bateratzen da. Beste nahaste batzuekin batera eragiteak sarritan eta diagnostiko zehatza emango digun proba jakin eta bakar bat ez existitzeak, ebaluazio global eta zabal bat egitera behartzen gaitu, hala kasuan kasuko sintoma guztiak aztertu eta aintzat hartu beharko dira.

 

Diagnostikoa: 6 urteko haurretan egiten da behar bezalako diagnostikoa. Bere garaian egindako diagnostikoak eta hortik ateratako ondorioek, haurraren garapen egokirako bidean jarriko gaituzte.

 

Orientazioa: Nahastearen ezagutza sakona izateak eta haurraren beharrizanak jakiteak, eskolan, sozialki eta familian erlazio hobek izatera bideratuko gaitu. Haurraren tratamenduan profesionalen lanketak eta gurasoei eskainitako baliabideek babestuta sentiaraziko ditu.

 

Esku-hartzea: Haurraren beharrizanak ikusi ondoren, lanerako plan bat prestatuko da, non, izaera emozional, afektibo, akademiko eta kognitiboak kontuan hartuko diren. Guzti honek haurraren nahastea ahalik eta gehien ekiditea bilatuko du, egunero bizitzari aurre egiteko erraztasunak emanaz; aldi beran, eskolako lanenekin dituzten zailtasunen aurrean jasaten den frustrazioa landuko da eta pertsonalki, sozialki eta familian garapen egokia izateko bideratu.

 

Gurasoen Eskola: TDAH duten haurren familietan erlazio, komunikazio eta interakzioa hobetzeko kurtsoa da. Honek, nahastearen inguruko informazio gehiago izatera eramango ditu familiako beste kideak, bizitzan izango duten hezitzaile papera eta haurraren sozializaziorako gaitasunak jasotzeko balioko die. Familia dinamikak ezagutuko dira, guztien parte hartzea ekarriko dutenak.