Terapia Okupazional Pediatrikoa

Terapia okupazional pediatrikoa garapen nahasteak (mugimendu, prozesatze sentsorial eta kognitiboak) dituen haurraren potentziala sustatu eta gorenera eramateko egiten da. Honek, haurrei lagunduko die funtzionamendu egokia izaten, etxean, eskolan, jolasen eta gizartean.

TERAPIA OKUPAZIONALAREN FUNTZIOAK

 

  • Arlo kognitibo, psikosozial, motore, komunikazio eta erlazioetarako beharrizanak baloratu.
  • Eguneroko bizitzako lanetarako dituen trebezia eta gaitasunak baloratu.
  • Haurrak, familiak eta inguruak dituen beharrizanen araberako helburuak finkatuko dituen tratamendu bat prestatu.
  • Haurraren autonomia gauzatzeko beharrezko diren laguntza teknikoen bideratzea egin, aldi berean, inguruan eta etxean beharrezko diren aldaketak burutzeko bideratu.
  • Familia, eskola eta haurra tratatzen duten probisionalen arteko koordinazioa burutu.

 

NORK JASO DITZAKE TERAPIAREN ONURAK?

 

  • Ezgaitu fisiko, psikiko eta/edo sentsorialak.
  • Afekzio neurologikoak.
  • Muskulu tonu baxua orokorrean.
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko lanetarako zailtasunak direnean (jateko, garbiketarako, janzteko) edo lanerako (jolaserako, eskolako lanetarako, erlazio sozialetarako).
  • Zailtasunak antolakuntzan eta espazio-denboran.
  • Zailatasunak koordinazio motore bilateralean, hau da, artaziak edo mahai-tresnak erabiltzeko adibidez.
  • Arkatza heldu eta erabiltzeko zailtasunak.
  • Disgrafia.
  • Jarraibideak eta heziketa zailtasunak.
  • Arazo sentsorialak: zenbait arropak dituzten ehunak onartzeko zailtasunak, janarien testurak onartzeko zailtasunak eta solidoak irensteko zailtasunak..
  • Bestelakoak.