Hezkuntza-psikologian laguntza

Zer da hezkuntza-psikologian laguntza?

 

Hezkuntza-psikologo batekin lanerako gune bat da eta hezkuntza prozesuan laguntza bidertzea du helburu; ikasketarako erraztasunak aurkitu asmoz, gailu ezberdinen garapena bideratzen du. Ikasketarako estrategia eta teknika ezberdinak sustatuz, hezkuntzan diharduten azpi-prozesu kognitiboak lantzea lortzen da.

Ahozabal zentroan eskaintzen diren zerbitzuak:

 

ESKOLA-LAGUNTZA

 

Ikastetxeak bidalitako eskolako lanen eguneroko jarraipena. Horretarako, beharrezko tresna eta ikasketa metodoak emango dira.

 

  • Etxeko-lanak.
  • Denboraren antolakuntza eta kudeaketa.
  • Ikasketa teknikak: irakurketa, azpimarratze eraginkorra, eskema funtzionalak eta abar.
  • Ikasitakoaren ahozko eta idatzizko azalpenak ematen ikastea.

 

OINARRIZKO PRZESU KOGNITIBOEN GARAPENA

 

Adingabekoaren osoko perspektiban erreparatuz, ikasketan parte hartzen duten prozesu kognitiboak garatu eta lantzen dira; memoria, atentzioa, kontzentrazioa eta pertzepzioa esaterako. Horretarako, ikastetxean erabiltzen duten eskola-materiala zein gure profesionalek kasu konkretu bakoitzerako diseinatutako materiala erabiliko da.

 

ESKOLA JARRAIPENA

 

Eskolako irakasleekin elkarlana gauzatzeko norbere ikastetxeekin koordinatuta lan egiten da. Honela, haur bakoitzaren helburu espezifikoak bideratzea lortzen da.

 

  • Aurrez-aurreko tutoretzak.
  • Lanen, noten eta azterketen jarraipena.
  • Lanerako plana.
  • Bideratze akademikoa.
  • Ikasketarako zailtasunak dituztenekin, beharrizan espezifikoen lanketa.

 

SOSTENGU EMOZIONALA

 

Eskola-eremuan seguruago eta prestatuta sentiarazteko estrategiak ahalbideratzen ditugu haurrentzat. Honen bidez, auto-estima eta auto-kontzeptu positiboa lantzen da, ikasketa egoki baterako norbere buruarekiko segurtasuna eta motibazioa lortuz.

 

PROZESU KOGNITOBEN ETA GAITASUN INTELKTUALEN EBALUAZIOA

 

  •   Kontzentrazioa.
  •   Memorizazio estrategiak.
  •   Denboraren antolaketa eta kudeaketa.
  •   Informazioaren bilaketa.
  •   Ikasitakoaren espresatzeko bidea.
  •   Jendaurrean egiteko aurkezpen eta ebaluazioak.