Arreta Goiztiarra

Ahozabal zentroakBizkaiko Foru Aldundiaren itundutako arreta goiztiar zerbitzua eskaintzen du. Arreta Goiztiarra ekintza koordinatuen multzo bat da: diziplinarteko ekintza globalak dira, garapenean trastornoak dituzten edo trastornoak izateko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko haurren beharrizanei erantzuteko xedea dutenak. Ekintza hauen bidez haur horien familiei eta inguruneari ere erantzun nahi zaie.

JARRAIAN ZERRENDATUTAKO KASUETAN GOMENDATZEN DA:

 

  • Haur goiztiarrak.
  • Hizketan hasteko zailtasunak direnean.
  • Oinez ibiltzen hasteko zailtasunak direnean.
  • Garapen arazoren bat diagnostikatzen denean.
  • Negar kontsolaezina, begirada finkatzeko zailtasunak edo erlazionatzeko zailtasunak agertzen direnean.
  • Hiperaktibitate edo atentzio defizit sintomak daudenean.
  • Eskolako helburuak jasotzeko zailtasunak daudenean.

Ahozabal Zentroak Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako Arreta Goiztiar zerbitzua eskaintzen du. Jarraian duzun esteka klikatuz izango duzu informazio gehiago:

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren web orriaren esteka (Arreta Goiztiarra)