Logopedia

Zein da logopeda?

Komunikazioa, hizkera, hizketa, ahotsarekin erlazionatutako funtzioez (arnasketa, murtxikatzea, irenstea) arduratzen den osasun-aditua da. Arlo honetako arazoen prebentzio, diagnostiko eta tratamenduaz arduratzen dena hain zuzen ere. Edozein adinetako pertsonak tratatzeko gaitasuna du logopedak.

Zer tratatzen du logopediak?

Logopedia tratamenduan komunikazioarekin erlazionatutako nahasteak (hizketa, hizkera), elikadura eta arnasketa ikusten dira. Adibidez:

  • Hizketa atzerapenak
  • Dislalia (fonemak artikulatzerako orduan arazoak)
  • Hitz-motela
  • Dislexia
  • Irakurtzeko eta idazteko zailtasunak

  • Irensketa
  • Ahotsa (noduloak, polipoak, ahots korden paralisia)
  • Afasiak
  • Disartriak
  • Disfagiak

ESPLORAZIOA

 

Esplorazioa zenbait etapatan gauzatzen da:

 

Haurraren guraso edo tutoreekin elkarrizketa, helduen kasuan arazoa duenarekin; historial klinikoa osatzeko. Beharrezkoa ikusten den kasuetan, beste profesionalekin egindako informeak eskatuko dira hauek egon ezkero.

 

Saio bakarrean edo kasu batzuetan gehiagotan, probak egingo dira diagnostikoa egin eta behar bezalako tratamendua ezarri eta jarraitzeko.

DIAGNOSTIKOA

 

Prozesu honek guraso zein tutoreekin, edo helduarekin, bigarren bilera bat egingo da informea eman eta berau azaltzeko. Bilera honetan azalduko dira:

 

Egindako probak.

 

Esplorazioko probek emandako emaitzak.

 

Diagnostikoa edo diagnostiko inpresioa.

 

Tratamenduari buruzko argibideak eta kasu batzuetan beste aditu batzuekin elkarlanean egiteko terapiak (otorrinoa, neuropediatra, ortodoncista, psikologoa, psicomotricista eta abar).

 

Informe idatzia emango da.

TRATAMENDUA

 

Esplorazioa eta diagnostikoaren ondoren, kasuan kasuko eta norberaren beharrizanetara egokitutako tratamenduari ekingo zaio; Logopedak, saio bakoitza eta oso osorik, pazienteari eskainiz. Taldean egiteko saioak, talde txikiak beti ere, bezeroaren tratamendurako onuragarriak diren kasuetan bakarrik egingo dira.

 

Tratamenduetan oso garrantzitsua da senideen laguntza, jarritako helburuak lehenago bete daitezen. Senideei jarritako helburuen berri emango zaie, eta hauek lortzeko beharrezko jokabideak azalduko zaizkie.

 

Senide, eskola eta beste profesionalekin koordinatuta lan egiten dugu, bezeroaren bilakaera gertutik jarraituz.