Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea, egoera psikikoa (emozional eta kognitiboa) eta portaera motorra uztartzen dituena da; garrantzi berezia ematen zaio haur psikismoaren garapena bultzatzeko mugimenduei eta gorputz irudi eskema eratzeari. Hortik abiatuta, garapen osa lortzea da helburu, autonomiarako, ikasketarako eta erlazio sozialetarako gaitasunak lortuz.

 

Pertsona buru duela, bere gorputzarekiko, inguruarekiko eta erlazionatzen den pertsonekiko bizipenenak izateko gaitasunetan oinarritzen da. Bizi, sentitu, egin, jaso eta ematen dugun guztia, izaeraren antolakuntzan islatzen da; honek, pertsonen heldutasun neurologikoa eta garapen motorra gauzatzea ekarriz, emozional eta mentalki.

 

Prozesu korapilatsu hau, jolas, ariketa eta mugimenduen bidez, pentsaeraren orokortasunetik landuz, non, ekintzak, emozioak eta sentsazioak eskema mentalak sortzen dizkigun; oreka eta heldutasun emozionalera bideratuz. Hau da, norbere burua ezagutu eta inguratzen gaituen ulertaraziz.

“Haurrarengan sinestea, egintzarako gune egoki bat eman eta gozotasuna zein maitasuna eskaintzea da lehenik eta behin, bere funtzioak bete ditzan segurtasun sentipenak eskainiz.”

(Bernard Aucouturier)

PRINTZIPIOAK

 

Lau printzipio hauetan gauzatzen da psikomotrizitate praktika:

 

– Haurra bera ikasketaren ardatz hartuta; berezko jolas joeretatik habiatutako ikasketa da hau. ( Haur batzuen kasuetan, behaketa zuzena egitea oso beharrezkoa da, interesa duenaren zentzua eta jolasa jaso dezan.

– Globaltasuna edo orokortasuna, gizaki globala kontsideratuz ( kognitibo-intelktual, emozional, motor eta soziala). Haurrari komunikatzen, sortzen eta pentsatzen lagunduko dioten estruktura motore, kognitibo, emozional eta dimentsionalak eraikiz.

– Haurraren motibazioa eta ariketa zein sormena bultztzea.

– Terapeuta, haurraren garapen potentzialera zuzenduko gaituen bideratzaile bat izango da, aldi berean, jolaserako lagunaren papera ere izango du, enpatiarako gaitasuna erakutsi eta segurtasuna eta laguntasuna emanez ikasketaren bidean.

 

JOLAS GELA

 

Jolas gela toki berezia da, nor haurrari IZATEN utziko zaion. Bere motibazio, jolas eta ekintza libreen bidez, haurra, bere burua eta inguratzen duen mundua ulertzen joango da. Honek, emozioen orekan gauzatzen eta bere barne ideiak espresatzen lagunduko dio, berak sortutako historiaren protagonista izanez.